viernes, 28 de julio de 2017

Aldaketa

Denbora luzean ez dut idatzi hemen, denbora luzean ez dut idazteko adorerik batu ahal izan. Denbora luzean nire barnera begiratzeak beldurra eman dit. Denbora luzean bakarrik sentitu eta bakardadearen lagun min egin naiz. Denbora luzean nire itzala madarikatzen aritu naiz, denbora luzean lagunei min eman eta nire burua zigortu izan dut.

Baina orain hemen idazteko adorea batu dut, baina orain nire barnera begiratu eta irribarre bat sortu dezaket. Baina orain, bakardadeak ez dit beldurrik ematen, baina orain nire burua maitatzen ikasi dut, baina orain egindako huts guztietatik ikastea lortu dut, baina orain lagun minak berreskuratzea lortu dut.



-Itsasoa bitsez janzten denean
bihotza biluzik geratzen zaidanean
mina gertu dabil aldaketa ez oso urruti. 
Ez da erreza pozik sentitzeko
arrazoiak aurkitzea
baina egon badaude
bilatu egin behar-