miércoles, 20 de julio de 2016

-HAUTS HAIETATIK- Literatura ispilu

"Ander Arruti Suarez. Arruti. Arru. 1980an Eibarren jaioa. Kraskatutako biografia dut, arrakalatuta eta pitzaduraz betea. Behin 24 urte iraun zidan bizitza oparoa bizi izan nuen. Zori ona. Baikortasuna. Arrakasta. Hedonismoa. Lehen agerraldi psikotikoa izan nuen arte. Hor amaitu zen nire lehen bizitza. Hor hasi zen nire HUTSARTEA... Ospitaleratzeak. Depresioa. Desintoxikazio zentroak. Umetzea. Lagun berriak. Normaltasun antzekoa. Berriz gainbehera. Nahasmen eskizoafektiboa. Psikiatrikoa. Debekuak. Bortxa. Askatasuna. Kemena. Itxaropena.  Orain nora ezean doan hautsitako bizitza da nirea. Eta ez naiz bakarra."


Harrigarria egin zait liburu honek sortu didan adikzioa. Iraurtzearekin batera gehiagoren behar irrazionala sortu zait barnean. Literatura nire bizitzaren ispilu bilakatu da eta ni neu sentitu naiz protagonista, nahiz eta nire bizitza hain gordina ez izan, Antzekotasunek lotu naute, beharrizana sortuz. Ni neu ere hauts haietatik birsortzen dabilen bat naizelako, nintzena ahaztuta orainean nire lekua bilatzen saiatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario